berria.info

 

Larunbata, 2013ko azaroak 23a.

 

Carlsenek Munduko Txapelketa irabazi du.

 

XAKEA. Magnus Carlsen norvegiarra da atzotik munduko txapelduna, Viswanathan Anand indiarraren bizkar. Carlsenek nahikoa zuen azken hiru partidetatik bat berdintzea txapeldun izateko, eta atzo lortu zuen (6,5-3,5). Norvegiarrak 23 urte beteko ditu astebete barru. Gari Kasparov soilik izan da txapeldun hura baino gazteago, lau hilabete gutxiagorekin.